martes, 19 de noviembre de 2013

P3.4_KROKIS MAILAKO: OIN PLANTA, SEKZIO ETA EGITURA ELEMENTUAK

Aurreko sarreran azaldutako BSB GROUP-en katalogotik abiatuta, eraikuntza-sistemak eskeintzen dizkigun aukerekin hobekuntza bat proposatzea da gure asmoa. Izan ere, orubean lehiakide izango dugun hotela eraikitzaile berdinarena dela jakinik, erronka handia suposatzen du honek.

T30 hotela eraikitzeko erabilitako egitura elementuez baliatuta, ikasgaian proposatu zaigun hotelaren oin tipoa bikoiztea planteatzen da, erdian komunikazio nukleoa kokatuz, logelek hotelaren lau fatxadetako bi hartuko dituztelarik. Honek aukera emango digu logelak orientazio onetan kokatzeko, bai eta bi logela-franja horien  artean geratzen diren espazioetan espazio kolektiboak sortzeko (eskakizun kulturaletan tai-chi-a egiteko espazioa, lasai egoteko espazioak...programan txertatzea kontsideratu genituen).

Gure hotelak albokoak baina irudi hobeagoa eskaintzeko, bestearen fatxada neutro eta estatikoaren kontrara, itxura dinamikoago bat sortzea da gure asmoa. Aipaturiko tarteko espazio kolektibo horiek, fatxada horietan retrankeoak egitea ahalbidetzen digute, plantan espazio kolektibo horien norabidean retrankeoak egin eta terrazak sortzea ahalbidetuz. Logelak hartzen dituzten fatxadetan egitura nagusiari balkoiak txertatzea proposatzen da, gela horien kalitatea hobetzeaz gain kanpo itxuran ere eragin nabarmena izango duelako. Egitura nagusiari lotuko zaizkion balkoi prefabrikatuak gehitzea, eraikitzaileak egin dezakeen ekarpen berri bat kontsideratzen da.

19 solairu izango dituen eraikin honetan, norabide ezberdinetan doazen forjatu panelek eta hauei lotzen zaizkien zutabeek, hotelari zurruntasuna ematen diote plano guztietan. Egitura artikulatuak lurrikarei aurre egiten die, eta retrankeo puntual horietan zutabeak kentzeko aukera ematen digu.

[Oharra: planoak tamaina errealean ikusteko, irudiaren gainean eskubiko botoiarekin sakatuz, leiho berri batean ireki eta zoom egiteko aukera dago.] 

 a oina



b oina


egitura oina



egitura ebaketa



Hutsune eta bete erlazioa






3 comentarios:

  1. -Diseinua: distribuzio garbia da, eta nukleo zentral bat izatea lagungarria dela uste dugu. Krokis bezela ondo ikusten dugu, agian modulu berdinak erabiliz logela desberdinak ateratzea interesgarria izan daiteke, logela estandar bat bikoiztuz adibidez. Horrela bezero desberdinetara egokitzen da hotela. Retrankeoak egitea aberasgarria da hotelarentzat, bertan kanpo espazio atseginak sortzen direlako eta gainera bolumenaren kanpoko itxurari beste kalidade bat ematen dio. Harrera gunea eta behe solairuko espazio komunak egongo dira? Edo solairuro dauden espaizo komunak nahikoak dira hotelarentzat? Hau ez zaigu oso argi geratu.

    - Egitura aldetik sinplea eta ulergarria da. Sistema azkarra dirudi, baina kontutan hartu beharko da solairu gainean muntatu behar diren elementu horiek ze plazotan egingo diren. Ondo kalkulatu beharko dira muntai hau egiteko plazoak. Alde honetatik, dagoeneko muntatuta datorren 3D modulu batek baino konplexutasun gehiago dauka, obra bertan lan gehiago egin beharko baita.

    ResponderEliminar
  2. Blog-a oso ondo antolatuta duzue!!!

    Jarri zarete enpresarekin hartuemanean?

    ResponderEliminar
  3. P. 3.4 ebaluazio txostena
    Eraikuntza aldetik oso egokia da nukleo zentral bat edukitzea lurrikarei aurre egiteko. Egitura argia plantetatzen duzue eta eraikitzeko sistema ondo aztertua dago. Bestalde, fatxadaren retrankeoak diseinuari interesa ematen diote, baina solairu bakoitzeko azalera txikitzerakoan geratzen diren espazio komun horiek, agian residual modura gera daitezke paso zabal batzuen moduan. Ez dakigu ze izaera eman nahi zitzaien gune horiei, edota beheko solairutan jada pentsatuta dagoen espazio komunak sartzea.

    ResponderEliminar