BSB GROUP- EN KATALOGOKO ELEMENTUAK
FORJATUAK
3,9 metroko
modulazio bat jarraitzen da forjatuko plantxak egiteko. Hauen luzeran moldatu
daitezke, hau da 3,9m x 3,9m x (Xm) dimentsioetako forjatuak fabrikatzen dira.
3,9 m-ko zabalera finkoa da kamioiez garraiatu ahal izateko dimentsio maximoa baita. Luzeran ordea, 3,9ren multiploak diren neurriak aukeratu daitezke. Hala ere, gehien erabiliko den neurria, efizienteena, 3,9 x (3,9 x 4 modulu) izango da, hau da, 3,9 x 15,6- ko forjatuak.
Forjatuak garraiatzeko orduan, forjatu bakoitzaren gainean solairu zati hori muntatzeko beharrezkoa den materiala garraiatuko da.
ERAIKUNTZA
Garabiak, 3,9 x 15,6 m-ko forjatu moduluak kargatu eta
zuzenean kokatzen ditu zutabeen gainean enkajatuta geldituz. Ondoren, gainean
garraiatutako materialaz loturak amaitzen dira.
ZUTABEAK
Zutabeak, 2,75 m-ko altuera dute, solairuaren altuera librearekin bat datorrena. Lurrikarei eusteko beso metaliko diagonalak dituzte solairuen plantxak bertan ere bermatzen direlarik. Sistema, BSB GROUP-ek erabiltzen du, eta sismoen aurrean erantzun ona ematen duela frogatua dago.







No hay comentarios:
Publicar un comentario