sábado, 30 de noviembre de 2013

Tren bagoiak ezagutza kulturalaren trenean bilakatuta

Al Borde estudioak boxcar 1513 trena berritu eta "ezagutzaren  bagoia"-k planteatu ditu, hauek espazio kultural publiko batean bilakatuz.

Informazio gehiago


"Porchetta" kiosko kontainer mugikorra

Kontainer mugikorrak aldi baterako kiosko bihurtzen dituen Muvbox enpresarekin elkarlanean, "Porchetta box" jatetxea diseinatu dute Guillaume Noiseaux eta Guillaume Sasseville-ek. Montreal, Canada-n kokatua, italian platerak zerbitzatzen dituen jatetxearen proiektuak, bolumen itxia espazio ireki eta atseginean bihurtzea du helburu.

Informazio gehiago


domingo, 24 de noviembre de 2013

Richard Rogers-ek kostu baxuko etxebizitza eraiki du Royal Academy-n

Hiru solairu eta erdiko eraikina desmuntatua eta berrerabilia izango da etxebizitza sozialak biltzen dituen "y.cube housing project" proiektuaren bidez. Eraikinak 24 ordu besterik ez ditu behar paketetan datozen panel bidez muntatzeko.




martes, 19 de noviembre de 2013

P3.4_KROKIS MAILAKO: OIN PLANTA, SEKZIO ETA EGITURA ELEMENTUAK

Aurreko sarreran azaldutako BSB GROUP-en katalogotik abiatuta, eraikuntza-sistemak eskeintzen dizkigun aukerekin hobekuntza bat proposatzea da gure asmoa. Izan ere, orubean lehiakide izango dugun hotela eraikitzaile berdinarena dela jakinik, erronka handia suposatzen du honek.

T30 hotela eraikitzeko erabilitako egitura elementuez baliatuta, ikasgaian proposatu zaigun hotelaren oin tipoa bikoiztea planteatzen da, erdian komunikazio nukleoa kokatuz, logelek hotelaren lau fatxadetako bi hartuko dituztelarik. Honek aukera emango digu logelak orientazio onetan kokatzeko, bai eta bi logela-franja horien  artean geratzen diren espazioetan espazio kolektiboak sortzeko (eskakizun kulturaletan tai-chi-a egiteko espazioa, lasai egoteko espazioak...programan txertatzea kontsideratu genituen).

Gure hotelak albokoak baina irudi hobeagoa eskaintzeko, bestearen fatxada neutro eta estatikoaren kontrara, itxura dinamikoago bat sortzea da gure asmoa. Aipaturiko tarteko espazio kolektibo horiek, fatxada horietan retrankeoak egitea ahalbidetzen digute, plantan espazio kolektibo horien norabidean retrankeoak egin eta terrazak sortzea ahalbidetuz. Logelak hartzen dituzten fatxadetan egitura nagusiari balkoiak txertatzea proposatzen da, gela horien kalitatea hobetzeaz gain kanpo itxuran ere eragin nabarmena izango duelako. Egitura nagusiari lotuko zaizkion balkoi prefabrikatuak gehitzea, eraikitzaileak egin dezakeen ekarpen berri bat kontsideratzen da.

19 solairu izango dituen eraikin honetan, norabide ezberdinetan doazen forjatu panelek eta hauei lotzen zaizkien zutabeek, hotelari zurruntasuna ematen diote plano guztietan. Egitura artikulatuak lurrikarei aurre egiten die, eta retrankeo puntual horietan zutabeak kentzeko aukera ematen digu.

[Oharra: planoak tamaina errealean ikusteko, irudiaren gainean eskubiko botoiarekin sakatuz, leiho berri batean ireki eta zoom egiteko aukera dago.] 

 a oina



b oina


egitura oina



egitura ebaketa



Hutsune eta bete erlazioa






P3.4_ERAIKUNTZA SISTEMA_KATALOGOA

EGITURA INDUSTRIALIZATUA:

BSB GROUP- EN KATALOGOKO ELEMENTUAK


FORJATUAK 
3,9 metroko modulazio bat jarraitzen da forjatuko plantxak egiteko. Hauen luzeran moldatu daitezke, hau da 3,9m x 3,9m x (Xm) dimentsioetako forjatuak fabrikatzen dira. 

3,9 m-ko zabalera finkoa da kamioiez garraiatu ahal izateko dimentsio maximoa baita. Luzeran ordea, 3,9ren multiploak diren neurriak aukeratu daitezke. Hala ere, gehien erabiliko den neurria, efizienteena, 3,9 x (3,9 x 4 modulu) izango da, hau da, 3,9 x 15,6- ko forjatuak.  

   
 Forjatuak garraiatzeko orduan, forjatu bakoitzaren gainean solairu zati hori muntatzeko beharrezkoa den materiala garraiatuko da.

 




ERAIKUNTZA
Garabiak,  3,9 x 15,6 m-ko forjatu moduluak kargatu eta zuzenean kokatzen ditu zutabeen gainean enkajatuta geldituz. Ondoren, gainean garraiatutako materialaz loturak amaitzen dira.


ZUTABEAK
Zutabeak, 2,75 m-ko altuera dute, solairuaren altuera librearekin bat datorrena. Lurrikarei eusteko beso metaliko diagonalak dituzte solairuen plantxak bertan ere bermatzen direlarik. Sistema,  BSB GROUP-ek erabiltzen du, eta sismoen aurrean erantzun ona ematen duela frogatua dago.
Forjatuak zutabeetara lotzeko pieza espezifiko bat dakar integratua, zutabeen luzapen modura lan egiten duen elementua. Honen bitartez, karga jaitsiera jarrai bat egitea ahalbidetzen da. Zutabea, plantxa elementu honetan sartu ondoren torloju bidez finkatzen da. Horretarako, zutabeak puntan bukatzen dira, forjatuen errefortzu elementu barne huts horietan entxufatzea ahalbideratuz.  
 


sábado, 16 de noviembre de 2013

Etxebizitza desmuntagarria 8x8 / Jean Prouvé

Jean Prouvé-k, aurrefabrikazio, malgutasun eta mugikortasun kontzeptuak erabili zituen masan produzitu ondoren eskuragarri izan behar zuten etxebizitzak diseinatzeko.



Bi "8x8 Etxebizitza Desmuntagarri" ezagutzen ditugu: Jean Prouvé-k bere ofizina moduan erabilitakoa, eta 2013-ko abenduan Design Miami-n Patrick Seguin Galeria-k aurkeztuko duena.

Proiektua ezagutzeko:
Bideoa
Informazio gehiago


 Jean Prouvé
 
 Patrick Seguin Galeria