jueves, 5 de diciembre de 2013

Txinak munduko hiri altuena eraiki nahi du 9 hilabetetan!

T30 hotelaren 30 solairuak 15 egunetan eraiki ondoren, SKY CITY TOWER izeneko munduko eraikin altuena 9 hilabetetan eraiki nahi du Broad Group enpresak.
Dubaiko Burj Khalifa altueran pasako lukeen eraikinak, lurrazpiko 6 solairu izango lituzke eta 202 lurrazalaren kotatik gora.
Eraikina hiri baten moduan proiektatu dute: eskolak, merkatuak, etxebizitzak...izango lituzke bere baitan.
Lehenago erabili gabeko teknikak martxan jarriz, suteen eta sismoen aurrean jarrera egokia izango duen eraikuntza aurrefabrikatua planteatzen du Broad taldeak.
ZER USTE DUZUE ZUEK CITY TOWER-AREN INGURUAN? HIRI BERTIKALA AL DA ETORKIZUNEKO BIZIMODURAKO EGOKIENA?

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario